Sexu Bizi-Gune Morea San Andres jaietan

Sexu Bizi-Gune Morea San Andres jaietan

Sexu Bizi-Gune Morea San Andres jaietan

2023/11/27

Sexu Bizi-Gune Morea, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gune mugikorra, Untzaga Plazan kokatuko da San Andreseko jaiak direla eta.

Sexu Bizi-Gune Morea, ondorengo ordutegian egongo da martxan Untzaga Plazan.

  • Azaroak 29, 21:00etatik 00:00etara.
  • Azaroak 30, 11:30etatik 14:30etara.

Zergatik gerturatu gunera?

  • Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak)
  • Kondoiak behar badituzu.
  • Aholkularitza profesionala behar baduzu.
  • Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
  • Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.