Salda Badago! lelopean antolatu dira 2019ko Jardunaldi Feministak

2019/09/23

2019ko Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, azaroaren 1etik, 3ra, Durangon, ospatuko dira, Salda Badago! lelopean.

Zergatik jardunaldi hauek? 

Eztabaidatu, pentsatu eta gozatzeko; Mugimendu Feministarentzat egungo testuinguruaren erronkak, aukerak eta oztopoak aztertzeko eta greba feministaren arrakastaz eztabaidatzeko eta hurrengo pausuak definitzeko, besteak beste. 

Zeintzuk izango dira eztabaidarako ardatzak? 

  • Mugimendu Feministaren erraiei begira.
  • Gure bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak.
  • Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen.
  • Deskolonitatea.
  • Gorputzak eta sexualitateak. 

Informazio gehiagorako eta izena emateko SAKATU HEMEN

Facebook: @SaldaBadagoV

Twitter: @SaldaBadagoV

Instagram: @SaldaBadagoV