Abian da Puntu Lilaren kanpaina indarkeria matxistaren aurkako sinbolo gisa

2021/11/22

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna da. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Sinbolo hau publikoki erakusteak berekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar sinbolo honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publiko egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.

Puntu Lila deskargatzeko SAKATU HEMEN

Puntu Lilak Andretxean ere inprimatuta ditugu, etxeko leihoetan edo zuen dendetan jartzeko. Zezenbide 9, behean gaude.

Guk Emakumeenganako Indarkeriari ez esaten diogu, eta zuek?