"Palabras dislocadas": azaroaren 25eko kanpainan haurtzaroko sexu-abusuei buruz hitz egin dezagun

2021/11/11

“Palabras dislocadas” haurtzaroko sexu-abusuak ikusarazteko, salatzeko eta politizatzeko proiektua da. Izen bereko liburuan, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituen eta helduaroan gogoratzen dituen pertsona batek egin dezakeen ibilbide bat azaltzen da, poema eta autorretratu fotografikoen bidez.

  • Azaroaren 16an, asteartea, liburuaren aurkezpena eta solasaldia, 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian, izango dugu

Barnetik kanporanzko mezua da, haurtzaroko sexu-abusuei buruzko eztabaida mahai gainean jartzeko, biktimaren rola zalantzan jarriz eta paradigma-aldaketaz kontzientziatuz, egiturazko arazotzat hartuta, eta ez soilik biktimaren eta biktimarioaren arteko harremantzat.

Jarduera honen helburua Susanna Minguell egilearekin eta Danele Sarriugarte gonbidatuarekin elkarrizketa publiko bat izatea da, eztabaida hurbilagotik sartzeko eta gertutasun eta segurtasun gune bat sortzeko.

  • Azaroaren 26an, ostirala, errezitaldi musikatua, 18:30, Portaleko Areto Nagusian, izango dugu

Musika-akonpainamendua duen errezitaldia da, gizarte- eta bizipen- kohesioa erraztea bideratua. Parte-hartze sinbolikoa eta kulturala kontuan hartzen da, haurtzaroko sexu-abusuei buruzko beste ikuspegi bat ezagutzeko beharra azpimarratzen baita, bizipenak partekatzeko aukera ematen duen espazio batean.