Pagatxa eta Entreamigos -Lagun artean elkarteek "Pagatxa Mugimenduan" aurkeztuko dute

2021/05/04

Pagatxa eta Entreamigos-Lagun Artean elkarteek, “Pagatxa Mugimenduan” prozesu aurkezpena antolatu dute.

"Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, antolatu dugun prozesu honetan parte hartzea nahi dugu, elkarte gisa indartzeko eta egungo egoerara nola egokitu gaitezen hausnartzeko. Horrela, guztiok, gure aniztasunaren aitortzetik, burutzen ditugun ekitzetan ordezkatuta izan gaitezke.

Gozamenetik, pentsatzeko, ikasteko, eta hazteko aukera eskainiko digun espazioa izango da, erreferente eta inspirazio gisa, beste emakume batzuk eta beraien prozesuak izanda. Horrek, Eibarko emakumeei, eibartarrei eta gizarteari eskaini nahi dioguna elkarrekin definitzeko aukera emando digu".

Eguna: maiatzak 6, osteguna

Ordua: 17:00.

Tokia: Armeria Eskolako Aretoa.

Edukiera bete arte (65 pertsona).