Martxoaren 8ko lantaldeak antolatu duen egitaraua prest
Helburu nagusia da, egun horren bueltan, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.
Bizi sareak ehunduz, 2021eko Martxoaren 8ko egitaraua:
Martxoak 8, astelehena
Deialdiarekin bat egiten dugu.
Martxoak 12, ostirala
18:30_ Itsaspeko bihotzak areto literarioa eta Emakume asmatzaileak erakusketak eta Adierazi ez dena ikuskizun artistikoa. Portaleko erakusketa-gelan. Erakusketak martxoaren 30era arte ikusgai egongo dira.
Martxoak 18, osteguna
18:30_ Erroa eta geroa dokumentala eta solasaldia. Portaleko areto nagusian.
Martxoak 22, astelehena
18:30_ Zaintza lanen demokratizaziorantz, hitzaldia. Portaleko areto nagusian.
Martxoak 24, asteazkena
18:00_Coronavirus-arekin (ere) bidea egiten badakigu, tailerra. Portaleko erakusketa-gelan.
Tailerran izen-ematea: 688 85 34 40 - 943 54 39 38 andretxea@eibar.eus, martxoaren 19ra arte, aforoa bete arte.
Martxoak 30, asteartea
18:30_ Bideo-foruma: Mujeres al Cuadrado 2010 - 2020. Portaleko areto nagusian.
Antolatzaileak: Eta Kitto!... Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea.
Kartela informatiboa ikusteko SAKATU HEMEN.
Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiarekin egindako martxoaren 8ko irakurketa-gida ikusteko SAKATU HEMEN.