Martxoaren 8ko egitaraua prest!

2019/02/22

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna. Aurten, Martxoaren 8an Greba Feminista egingo da. Eta, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak beste jarduera batzuk antolatu ditu martxoan burutzeko.

Martxoaren 8ko egitaraua: 

Martxoak 8: Berdintasun Zerbitzuak-Andretxeak Eibarko M8ko Plataforma Feministarekin bat egiten du eta antolatutako Greba Feministara batzen da. M8ko Greba Feministaren egitaraua ikusteko SAKATU HEMEN.

Martxoak 12 - 31: Erakusketak

Martxoaren 12an, 19:00etan, erakusketen inaugurazioa:

  • Lanak etxean, hobe denon arteanEtxeko lanak banatzearen aldeko jarrerak eta berdintasunezkoak sustatzea eta aldaketak sortzea du helburu erakusketa honek. Portaleko erakusketa-gelan.
  • 13 + 1 Migrazio bideak eta zaintzakErakusketa honetan, "Zaindu zaintzaileen" bizipenak azalduko dira. Lana Katia Hernandez Dominguezena da, LUMATIK laguntzarekin. Portaleko erakusketa-gelan. 
  • Itsaspeko bihotzak: Areto literario honetan, genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez. Juan San Martin Liburutegiak eta Berdintasun Zerbitzuak elkarlanean antolatu dute. Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN. 

 

Martxoak 21: Andretxearen 15. urteurrena

Tupper sex feminista eta ipuin erotikoak,  Emakumeoi sexualitatea eta barrea (ber)eskuratzeko estrategiak eskainiko dizkigute. 

Virginia Imaz eta Inma Merinorekin.

Portaleko ikastaro-gelan, 17:00 - 20:00. Jarduera emakumeei zuzenduta dago eta doakoa izango da.

Juan San Martin Liburutegiarekin egindako martxoaren 8ko irakurketa-gida ikusteko, SAKATU HEMEN.