Eibarko Udala

Maite Arriaga Arrizabalaga eibartarraren sormen tailerrean izena ematea Andretxean

2025/02/26
Maite Arriaga Arizabalaga eibartarraren sormen ikastaroan izena ematea Andretxean

MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA

Martxoaren 8ko programazioaren barruan, martxoaren 8ko lantaldeak antolatuta, sormen tailer bat dago, Maite Arriaga Arrizabalagaren eskutik. 

Pinturaren bidez erabateko sormen lana egingo dugu. Mihise hutsaren beldurra hautsi eta sormenak eramaten uztea da helburuetako bat. Adierazpena beti egongo da presente, garatzen diren irudiak horiek lantzen dituen margolariarenak izango baitira soilik eta sortzen diren arazoak konpontzeak autoestimua areagotuko du. Lanak amaitutakoan, parte-hartzaile bakoitzak emaitza eta prozesu piktoriko onez gozatzeko aukera izango du. Tailer hau emakumeei soilik zuzenduta dago. Arrazoia da emakumeek, oraindik erreprimituta, denboran zehar arrastaka joan den guztia adierazi behar dutela.

Datak: martxoak 11 -12 (asteartea- asteazkena)

Ordutegia: 9:00 - 13:00

Tokia: Topalekua

Hizkuntza: Euskaraz eta Gaztelaniaz

Formatzailea: Maite Arriaga Arrizabalaga

Izen ematea:  Andretxea (andretxea@eibar.eus 943543938 - 688853440, Isasi 11)

Doan da eta materiala sartuta dago.