LGTBIAQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna
2023/06/28
Eibarko Udalak bat egin du LGTBIAQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin
Ortzadarraren koloreak dituen bandera igo da gaur eguerdian Untzagan, LGTBIAQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda. Aurretik, Berdindu Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren sexu eta genero-aniztasunarekin lotutako gaietarako informazio eta arreta zerbitzuak igorritako komunikatua irakurri du Eibarko Emakumeen Mugimenduak.
Gainera, Andretxean eta Juan San Martin liburutegian, LGTBIAQ+ interesguneak jarri dira.