LGTBI Harrotasunaren Egunaren kanpainako egitaraua prest

2019/06/03

Ekainaren 28agatik, Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna, Berdintasun Zerbitzua-Andretxetik jarduera batzuk antolatu dira.

Ekainaren 28ko kanpainaren barruan hurrengo jarduerak antolatu dira: 

 Ekainak 14

18:00_ Errealitate lesbikoen film laburren solasaldia, Portaleko Areto Nagusian. 

Antolatzaileak: Gehitu elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea 

Ekainak 28

13:00_ Askatasun eta Aniztasun Sexualaren Aldeko banderaren igoera eta komunikatuaren irakurketa, Untzagan. 

OHARRA: LGTBI gaiaren gainean kontsultatzeko edota mailegatzeko liburuak Andretxean eskuragarri daude eta San Juanetako jaietan Gehituko txapak ere banatuko dira.

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.