Eibarko Udala

Martxan jarraitzen dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta-zerbitzuek

2020/03/30
Koronabirusa arreta zerbitzuak

Koronabirusak irauten duen bitartean, indarkeria matxistaren kasuetarako, Andretxeako telefonora (688 853 440) edo 016 telefonora dei dezakezue, edo Eusko Jaurlaritzak prestatutako telefonora (900 840 111), zeina 24 orduz funtzionatzen ari baita, asteko 7 egunetan.

Behar izanez gero, laguntza psikologikoko zerbitzuaren arreta-telefonoari buruzko informazioa ere ematen dizuegu: 692 566 160.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak 10:00etatik 14:00etara kudeatuko ditu deiak, eta, ondoren, profesional bat esleituko da goizeko edo arratsaldeko ordutegian arreta emango duena.