Eibarko Udala
MAISTRAK LIBURUTEGIA

"Kintsugi. Hitzak josten" saio berrietan aurrematrikulatzeko epea zabalik dago

2025/02/01
"Kintsugi. Hitzak josten" saio berrietan aurrematrikulatzeko epea zabalik dago
MAISTRAK LIBURUTEGIA

Kontzeptuak jatorri japoniarra duen teknika bati egiten dio erreferentzia. Zeramikazko piezak apurtzen direnean urre koloreko erretxinarekin konpontzen dira piezak, hauen hausturak agerian utziz. Modu horretan objektuaren bizitzari balioa eransten zaio. Zaurgarritasuna erakustea indargunetzat hartzen da, gainera.

Liburuekin gauza bera egingo dugu. Hitzik gabeko liburu desberdinak irakurri eta komentatzeko elkartuko gara, album mutuei modu kolektiboan hitza emateko. Album horietako bat izango da Kintsugi.

Egunak, ordua: 2025eko martxoak 4, apirilak 8, maiatzak 13, ekainak 10 (astearteak), 17:15etik 18:45era.

Hizkuntza: Euskaraz.

Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui.

Aurrematrikula: Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formulario bat betez egingo da . 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne).

*Gune hau doakoa izango da.