Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna ospatuko da Eibarren ekainaren 10ean

2023/06/02

Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean aldarrikapen eta jai ekitaldi bat egingo da. Ekitaldi honetan "Kaleak gureak dira" leloa defendatzen da. Bertan, matazak ehunduko dira, indarkeria sexistari puntu eta kitto ematen lagunduko duten sareak ehuntzeko ekintza sinboliko gisa.

Hurrengo helburuak ere erreibindikatzen dira:

  • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea Kaleak gureak dira lelopean.
  • Eremu publikora ateratzea, beti emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik, baliorik eman ez zaien diziplinak.
  • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko, hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz.
  • Horrelako eskulanen atzean dagoen jakituria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure aurretik izan diren emakumeek itzalean egindako lanari merezi duen balioa ematea.

Ekitaldia Untzagako plazan 10:00etatik 13:00etara izango da.

Antolatzailea: Altzoa, Eibarko Alargunen Elkartea.