Ikastaroak, tailerrak eta ahalduntzea: proposamen zabala Andretxean (2026ko otsaila- ekaina)
Tailerrak, ikastaroak eta erakusketak izango dira protagonista. Andretxeak prestakuntzarako komunitate-espazio bat eta topagune bat bermatzea nahi du.
Eibarko Udalak, Andretxearen bitartez, datozen hilabeteetarako, ahulduntzerako, kultura- eta prestakuntza-programazio zabala eta askotarikoa aurkeztu du asteazken honetan, prentsaurrekoan. “Udaberrian, autodefentsa, literatura, belar-medikuntza, auto-ezagutza eta emakumeen ahalduntzea bezalako gai garrantzitsuak jorratuko dira, guztia ikuspegi kritiko eta feminista batetik”, esan du Elena Ibáñez Berdintasun Arloko presidenteak.. Programazioaren liburuxka Limoiura estudioak diseinatu du lehen aldiz; estudio honek balio feministak ditu oinarri eta Andretxearen balioekin eta helburuekin bat egiten duten irudiak diseinatu ditu.
Jon Iraola, eibarko alkatearen hitzetan “programazio honekin, Andretxea erreferentziako gune gisa finkatu da Eibarren eta inguru osoan, emakumeen prestakuntzarako, kulturarako eta ahalduntzerako, parte hartzea, autonomia eta gizarte-kohesioa sustatzen duten askotariko proposamenekin”.
Andretxeko Jabetza Eskolan, tailerrak eta ikastaroak emango dira (euskaraz zein gaztelaniaz), emakumeen ahalduntzera bideratuta dauden edukiak jorratuz. Lehenengoa, Sendabelarrekin gure gorputzak askatzen ikasi: Fitoginekologia tailerra izango da. Bertan, inguruko sendabelarrak identifikatzen eta erabiltzen ikasiko da. Martxoaren 2, 9, 16 eta 23an (astelehenak) izango da, 17:30-19:30 ordutegian. Ikasi pentsatzen eta pentsatzeari uzten tailerra mindfulnessa praktikatzeko eta pentsamendu kritiko feminista jorratzeko ikastaroa da. Martxoaren 3,10,17 eta 24an, apirilaren 14, 21 eta 28an eta maiatzaren 5,12 eta 19an, (astearteak), 17:00-19:00 ordutegian. Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketa tailerra ikastaroan oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko da, martxoaren 4,11,18 eta 25an, apirilaren 8,15, 22 eta 29an eta maiatzaren 6 eta 13an (asteazkenak), 10:30-12:00 ordutegian. Menopausia erronkei aurre eginez: zoru pelbikoko fisioterapia eta nutrizioaren indarra tailerrean menopausiari aurre egiteko tresnak jorratuko dira, martxoaren 5ean (17:30-19:00), 12an (17:30-19:30) eta 26an (17:30-19:00), denak ostegunak.
Horrez gain, gorputz-adierazpenarekin eta horren kontzientziazioarekin lotutako prestakuntza ere egongo da; apirilaren 9, 16, 23 eta 30ean, (ostegunetan, 17:00-19:00), Andretxean, Flamenco feminista tailerra emango da. Gorputz-adierazpen eta dantzarekin jarraituz, Boterea, ahizpatasuna eta perreoa tailerra jorratuko da “Boooty Dance” delakoen potentziala ezagutzeko, apirilaren 17an eta 24an, maiatzaren 8an, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean (ostiralak). Horrez gain, Dantza energetikoa: Mugimendua, gorputz konexioa eta adierazpen emozionala ikastaroa izango da. Esperientzia horrek gonbidatzen du dantzaren bidez norbere barnera begiratzera, pentsamendu kontzeptuala eta kanpoko elkarrizketa alde batera utzita, gure gorputzarekin konektatzeko. Maiatzaren 15ean (ostirala, 17:00etatik 20:00etara) eta 16an (larunbata, 10:00etatik 14:00etara).
Andretxetik kanpo (Arrateko aterpetxean) eskainiko den tailer bakarra Irrintzi tailerra: Jatorrira itzuliz izango da, maiatzaren 14an (osteguna, 17:30etik 19:30ra). Saio bakarrean, euskal kultura zabaltzeaz gain, ondare inmaterial hori emango da ezagutzera. Irrintziak botatzeko gorputza nola erabili irakatsiko da eta oihu mota ezberdinak ere landuko dira, giro lasaian eta lotsa alde batera utzita.
Autodefentsa feministari dagokionez, Boxeo feminista eta Autodefentsa feminista: bizitzaren sustraia eta ahots propioaren bila tailerrak antolatu dira (maiatzaren 23an, 10:00etatik 14:00ak bitartean; maiatzaren 18an, 20an eta 21ean, 18:00etatik 20:30era).
Tailer eta ikastaro guztiak 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude, bi izan ezik (16 urtetik gorakoak): Boterea, ahizpatasuna eta perreoa, Boxeo feminista eta Autodefentsa feminista: Bizitzaren sustraia eta ahots propioaren bila. Kasu guztietan beharrezkoa da matrikulatzea.
Bestalde, Andretxeak irakurketari eskainitako Maistrak Liburutegia: Irakurketa feministaren gunea izeneko txokoa du. Liburutegi hau genero eta feminismo gaietan espezializatuta dago, eta kontsulta-zerbitzuak, aholkularitza espezializatua eta liburuen mailegua eskaintzen ditu. Gainera, ikasteko eta bakarka edo taldean lan egiteko espazio bat ere badu, non giro atsegina eta lasaia dagoen. Horrekin lotuta, La jauría: Idazketa sortzaile feministako tailerra egingo da, sormena deskubritzeko, liburuez hitz egiteko eta adierazten ikasteko gune bat. Martxoak 6, 13, 20, eta 27an (ostiralak), 17:30tik 19:30era. Beharrezkoa da aurrematrikula egitea.
Emakumeak ahalduntzeko aurreikusitako egitarauaren barruan, otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da. Otsailaren 9an, arratsaldeko 17:00etan, Emakume ingeniariak solasaldia izango da Andretxean, eta otsailaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, Pornografia deseraikitzen izeneko hitzaldia. Martxoko ekintza garrantzitsuenetako bat, 8M Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Martxoaren 5ean, 18:00etan, liburu-aurkezpen bat egingo da Andretxean, Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma, Naia Torrealdai Mandaluriz hizlariarekin. Eta martxoaren 17an, 18:00etan, hitzaldi bat antolatu da, Sexualitatea eta zahartzaroa (euskaraz zein gazteleraz).
Apirileko egitarauan, Emakume arrazializatuen begirada feminista eta arrazakeriaren aurkakoa izeneko hitzaldiaren txanda izango da apirilaren 16an, 18.00etan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Maiatzerako bi hitzaldi antolatu dira. Hilaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, Familiak eta sexualitatea: nola lagundu haur eta nerabeei (euskaraz eta gazteleraz); eta Heteroarauaz eta genero disidentziaz maiatzaren 13an, 18:00etan. Hitzaldiei amaiera emateko, ekainean Sexualitatea eta aniztasun funtzionala hitzaldia entzuteko aukera egongo da ,Andretxean, ekainaren 9an, arratsaldeko 18:00etan.
Udaberriko egitarauaren barruan, ZINEGOAK 2026, LGTBIQ+ film laburren emanaldia antolatu da. ZINEGOAK jaialdiak jada 23 urte daramatza LGTBIQ+eko edukiak dituzten film laburrak, luzeak eta dokumentalak eskaintzen; data oraindik zehazteke dago.
Aipatutakoez gain, aurkezpen, erakusketa gidatu eta hitzaldi hauek ere egingo dira Andretxean:
Otsailean, Zientzia-emakumeak argira Elhuyar Fundazioaren eskutik (2tik 28ra Andretxean). Martxoan, Greba orokor feministarantz erakusketa izango da, Marieneako Emakumeen Etxeak eskainia (2tik 31ra, Andretxean). Apirilean, Indusen ibaialdeak: Pakistan, begirada sozial bat erakusketaren hitzordua izango da (apirilaren 20tik maiatzaren 15era). Eta, erakusketa horren bisita gidaturako bi egun izango dira (apirilaren 20an, 18:30ean, euskaraz;apirilaren 22an, 18:30ean, gazteleraz). Erakusketei amaiera emateko, hitzaldi bat emango da Euskal landa-eremuko LGTBIQ+ komunitatearen istorioak eta erretratuak (ekainak 4, 18:00) ezagutzeko, Xerka argazki-erakusketaren eskutik (ekainaren 4tik 10era).
Horrez gain, Iraolak “oinarrizko aholkularitza eta arreta zerbitzuak mantentzen eta indartzen ditugu, bereziki egoera ahulenean dauden emakumeentzat. Udal honentzat, berdintasuna ez da soilik helburu bat, baizik eta eguneroko konpromiso bat, baliabide, programa eta politika publiko zehatzetan islatzen dena.” esan du.
Andretxeak zerbitzuak ere eskaintzen ditu, esaterako, Lan-aholkularitza zerbitzua zaintzaile eta etxeko langileentzat: orientazio juridikoko zerbitzu bat da, etxeko eta zaintzako langileei zuzendua, lan-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza emateko, bai eta prestakuntza, gizarte-, gizarteratze- eta laneratze-premietan laguntzeko ere (zerbitzu hori doan eskaintzen da asteazkenero, 16:30etik 19:30era, Andretxean). AndretxeaSex: Sexu-aholkularitza zerbitzua, doako zerbitzu hau (hilaren lehen asteartean, 17:00etatik 19:00etara, Andretxean) herritar guztiei zuzenduta dago, adin-tarte guztientzat. Orientazioa, aholkularitza eta laguntza sexuala eskaintzen da. *Hitzorduak eskatu behar dira Andretxean (943 54 39 38 - 688 85 34 40).
Beste zerbitzu bat Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen administrazio- egoera erregularizatzeko orientazio-zerbitzua da (doakoa, 16:30etik 19:30era, Andretxean, asteazkenero), laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen diena indarkeria matxista jasan duten eta egoera administratibo irregularrean dauden emakumeei.
Indarkeria matxistaren aurkako arreta-baliabideak, indarkeria matxista jasan dutenentzako telefono bidezko arreta zerbitzua (900 840 111) 24 orduz dago zabalik, 365 egunetan (Eusko Jaurlaritza) Larrialdiak: 112 Eibarko Udaltzaingoa (943 70 84 24) Eibarko Gizartekintza (943 70 84 24) Berdintasun Zerbitzua (943 54 39 38).
Aurrematrikula egiteko, Andretxearen eta Udalaren webguneetan, baita Andretxean ere, eskuragarri dagoen online inprimakia bete behar da. Gutxienez, 8 pertsona behar dira ikastaroa edo jarduera osatzeko. Aurrematrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gehieneko parte-hartzaile kopurua gainditzen badu, parte-hartzaileak zozketa bidez hautatuko dira. Onartutako pertsonen zerrenda egingo da, www.eibar.eus webgunean eskuragarri egongo dena otsailaren 26tik aurrera. Matrikulazio-epea 2026ko otsailaren 2tik 24ra da, biak barne.
Elena Ibañezek azpimarratu duenez, "berdintasunak hain urrats sendoak eman dituen garai zail hauetan, prozesu honetan atzerapausoak sortzeak kezkatzen gaitu. Arriskua handia da, eta, horregatik, inoiz baino gehiago borrokatu eta lan egin behar dugu berdintasunean oinarritutako gizarte baten alde ".