Hainbat jatorritako emakumeen topagunea martxan dago

2021/10/29

Hainbat jatorritako 18 urtetik gorako emakume migratzaileei zuzenduta.

Topaketa asterokoa da (librea eta malgua). 

Emakumeen eta gizonen berdintasunari eta kultura-aniztasunari buruzko prestakuntzarako gunea da. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko gunea da. Emakume migratzaileei eta euskaldunei elkarri laguntzeko eta elkartasuna adierazteko sarea sortzeko gune bat da. Era berean, udalerrian parte-hartze komunitarioa sustatzeko topagunea ere bada. 

Eguna: asteartero

Ordua: 17:30 - 19:30 (librea eta malgua)

Tokia: Andretxea (Zezenbide 9 baxua)

Hizkuntza: gaztelania

Harremanetan jartzeko: andretxea@eibar.eus - 943 543 938 - 688 853 440