Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak prostituzioa eta sexu-lanaren gaineko hainbat hitzaldi antolatu ditu urrirako
2019/10/03
Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak (Hernanik, Arrasatek, Azpeitiak , Urola Garaiak eta Eibarrek osatuta) prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaida hauek antolatu ditu, gai hain konplexu hauen gainean, ikuspegi feminista batetik, elkarrekin sakontzeko eta hausnarketa egiteko helburuarekin.
Mugimendu Feministak, historian zehar, jarrera hartze desberdinak izan ditu sexu-lanaren eta prostituzioaren gainean. Eta hitzaldi hauetan ahotsa eman nahi zaie guztiei. Konfiantza, errespetua eta eztabaidarako espazio bat egituratuko da.
- Urriak 15, asteartea: Sexu-lana: lan eskubideak, sindikatzea edo esplotazioa.
Hizlaria: Conxa Borrell Bernaus, Otras sindikatuaren idazkari orokorra.
- Urriak 22, asteartea: Gizonak, pornografia eta prostituzioa.
Hizlaria: Péter Szil, psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibista.
- Urriak 23, asteazkena: Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak, Nola egiten da puta bat?.
Hizlaria: Amelia Tiganus, ekintzaile feminista eta prostituzio sistemaren biziraulea.
Hitzaldi guztiak 18:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango dira. Gaztelaniaz izango dira.
Antolatzailea: Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sarea