Eibarko Udala

Etxeko langileentzako aparteko sorospena eskatzeko epea zabalik dago.

2020/05/07
Sorospen laguntza etxeko langileak

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuak, COVID-19ri aurre egiteko gizarte- eta ekonomia-arloan premiazko neurri osagarriak onartzen dituenak, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileentzako Sistema Berezian sartuta dauden pertsonentzako jarduerarik ezagatiko salbuespenezko langabezia-sorospena arautzen du.

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian dauden pertsonek jaso ahal izango dute ezohiko sorospen hori, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua (COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) indarrean jarri aurretik alta emanda badaude eta honako egoera hauetakoren batean badaude:

A) Beren borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, COVID-19ren osasun-krisia dela-eta etxe batean edo batzuetan kutsatzeko arriskua murrizte aldera, zerbitzuak, osorik edo zati batean, aldi baterako emateari utzi diotenak.

B) Langilearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik lan-kontratua azkendu bada eta azkentze hori COVID-19ren osasun-krisiaren ondorio bada.

Etxeko langileentzako sorospenaren eskaerari buruzko informazio gehiagorako eta formularioak deskargatzeko SAKATU HEMEN

Etxeko langileentzako sorospenaren eskaera azaltzen duen bideoa ikusteko SAKATU HEMEN

Etxeko langileentzako sorospena eskatzeko argitaratutako gida berria ikusteko SAKATU HEMEN.