Eibarko Udala

"Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango" liburua, liburu azokan salgai egongo da

2020/10/30
Liburu azoka
"Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prozesuan" liburua salgai egongo da, urriaren 30etik azaroaren 8ra, Untzaga plazan. Liburuak 10 euro balio du.

Liburua Savina Lafita Solé, Luz Maceira Ochoa eta Zaida Fernandez Perezek egin dute. Emakumearen Mahaiaren eskariz, Eibarko Udalako Berdintasun Zerbitzuak hala eskatuta egindako lana da. 

Liburuaren helburu nagusia da emakumeek, industria garaian, garapen ekonomiko, sozial, kultural eta urbanistikoari egindako ekarpenak berreskuratzea eta aitortzea, ikuspuntu feminista batetik pentsatuta.