Emakumeen Etxeen gaineko jardunaldia: gure espazio propioak konpartitzen

2018/11/13

Jardunaldi honetan beste Emakumeen Etxe batzuen esperientziak elkarrekin ezagutuko ditugu eta Andretxearen gaineko hausnartzeko dinamika bat izango dugu.

Abenduak 12, asteazkena, Portalean

Jardunaldiaren programazioa:

 10:30 – 13:00 _   Esperientzia - mahaia  

¨       Zaragozako Emakumearen Etxea:

Ana Gaspar, Berdintasun Zerbitzuko arduraduna eta Amelia Ariño, Tratu txarrak pairatu duten emakumeen Babes-etxeko zuzendaria

¨       Basauriko Marienea Emakumeen Etxea:

Anabel Sanz del Pozo, Berdintasun Arloko teknikaria eta Conchi Gomez Mahave, Marienea Elkarteko kidea 

¨       Donostiako Emakumeen Etxea:

Laida Arrieta Cristobal, Berdintasun Arloko teknikaria eta Su Hernandez, Emakumeen Etxeko elkarteko kidea 

 

18:00 – 20:00 _  *Parte hartzeko dinamika: Andretxea elkarrekin (bir)pentsatzen dugu?

*Dinamikan parte-hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. 

Andretxea: Zezenbide 9 baxua, 943 70 08 28 andretxea@eibar.eus