"Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketa aurrez-aurre eta online ikusteko aukera dago

2020/06/01

"Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketaren bideoa aurkezten dizuegu; 2020ko martxoaren 13an aurkeztu behar zen erakusketa, eta "Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prosezuan" liburuan zegoen oinarritua, Savina Lafitak, Luz Maceira Ochoak eta Zaida Fernández Pérezek idatzia.

Erakusketa Martxoaren 8ko lantaldeak antolatu eta gauzatu du: Arrate Kultur Elkartea, Eta Kitto!, Hitzez, Emakume independenteak, Ermua-Eibar Gurutze Gorria eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea.

"Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian"  erakusketaren trailerra ikusteko SAKATU HEMEN

"Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketaren bideo osoa ikusteko SAKATU HEMEN.

Eta, ekainaren 1etik 19ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era, Portaleko erakusketa-gelan egongo da ikusgai. Liburua egongo da salgai.