Jabetze Eskolako ikastaro online berrietan izen-emateko epea zabalik

2020/05/18

Bizi dugun egoerak Jabetze Eskolako aurrez aurreko ikastaroak eskaintzea eragozten digu. Horregatik, ikastaro online hauek eskaintzen dizkizuegu, gure ahalduntzerako tresnak ematen jarraitzeko. Prestakuntza, topaketa eta eztabaidarako gune honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, eta gure eskaintza zuen gustokoa izatea espero dugu.

Covid-19-aren garaiko krisi eta doluen inguruko tailerra online

Tailer honetan, labirintoaren sinboloa erabiliz, krisi pertsonala zer den aztertuko dugu, zer gertatzen zaigun jakiteko, gure emozioak ulertzeko eta geure buruari eta besteei laguntzeko tresna emozionalak eskuratzeko. Hori guztia, psikologiaren, sexologiaren, hezkuntzaren eta osasunaren esparruetatik landuko da.

Helburuak:

  • Entzuteko, aztertzeko eta hausnartzeko espazio bat sortzea.
  • Etapa berrietara irekitzeko doluak ixteko beharrari buruz hausnartzea.
  • Baliabideak eta tresnak ematea, krisiak eta doluak identifikatu eta kontzienteki igaro ahal izateko.
  • Krisiak eta doluak kontzienteki maneiatzen ikastea, modu positiboagoan bizi ahal izateko eta esperientziatik ikasteko.

Datak: 2020ko ekainak 1, 8, 15 eta 22. Astelehenetan.

Ordua: 18:00etatik 20:00etara.

Formatzailea: Inma Merino de Castro.

Hizkuntza: gaztelania

Zoom plataforman. 

Matrikula-orria deskargatzeko SAKATU HEMEN.

 

Psikologia feministari buruzko ikastaroa online

Emakumeen ahalduntzerako ikastaroa da. Bertan, gorputzaren eta gizartearen beldurrari aurre egiten ikasiko dugu, amorrua, tristura eta errua bezalako emozioak landuko ditugu testuinguru patriarkal batean, eta autoestimua, autozaintza eta barneko tratu ona sustatuko ditugu.

Helburuak:

. • Psikologia feminista herritarrengana hurbiltzea, aurre egiteko tresna gisa.

  • Emozio zailak erabiltzeko tresnak eskaintzea, ikuspegi feministatik.

  • Ikastaroan parte hartzen duten emakumeak pertsonalki eta kolektiboki ahalduntzea beren autoezagutzan.

Datak: 2020koekainak 2, 9, 16 eta 23. Asteartearteetan.

Ordua: 18:00etatik 20:00etara.

Formatzailea: Ianire Estebanez.

Hizkuntza: gaztelania

Zoom plataforman. 

Matrikula-orria deskargatzeko SAKATU HEMEN.

 

Ikastaro bakoitzaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 5 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Eskaera egiteko tokia eta orduak: pegora@eibar.eus helbide elektronikora matrikula orria beteta bidaliz.

Eskaera egiteko epea: 2020ko maiatzaren 18tik 28ra arte (barne),14:30ak baino lehen.