Eibarko Emakumearen Mahaiko adierazpena

2020/07/08

Eibarko Udaleko Emakumearen Mahaiak, atzo, uztailak 7, arratsaldean Eibarko Ipurua auzoan gertatutako eraso sexistaren aurrean, honako hau jakinarazi nahi du:


1.- Gertatutakoaren aurrean gaitzespenik handiena adierazi.

2.- Udal Protokoloa Jarraituz indarkeri matxista mota hori eta beste edozein, oraindik ere Eibarko gizartean gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak agerian uzten dutenak gaitzetsi.

3.- Gaur arratsaldeko 7retarako Untzagako Plazara gonbidatu, Hiriko Emakumeen mugimenduak antolatu duen ekimenean partehartzea osasun neurriak kontuan izanik (maskarila eta pertsonen arteko neurria).

 4.-Eta azkenik, Eibar Indarkeri matxistari gabeko hiri izatea nahi dugu, eta hori lortzeko lan egiten jarraituko degu.

Eibarren, 2020ko uztailaren 8an.

Izp.- Patricia Arrizabalaga Larrañaga
Eibarko Emakumearen Mahaiburua.