Aurtengo azaroan ere Puntu Lilaren kanpainia martxan

2019/11/04

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila.

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Puntu lila jaso nahi baduzue, zuen etxeko, dendetako edota tabernetako leihoetan jartzeko, Andretxetik pasa zaitezkete: Zezenbide 9 baxuan. 

Deskargatzeko SAKATU HEMEN.