Armeria Eskolak "Lanera bideratuz II" Gizarteratzeko eta laneratzeko programa abian jarriko du, eta emakumeei ere zuzenduta dago
Programak 4 fase izango ditu:
Orientazio tailerra: 3 ordu
Besteak beste, CV, elkarrizketak, lana bilatzeko orriak eta abar landuko dira.
Garapen pertsonala: 18 ordu
Besteak beste, alderdi hauek landuko dira: motibazioa, balo pertsonalaren sustapena, entzutea eta pertsonarekiko errespetua, kezka pertsonalak eta abar.
Enpresara hurbiltzea
Programa honetako parte-hartzaileek inguruko 2- 3 enpresarekin egoteko aukera izango dute, gertutik ezagutu dezaten zerta diharduten, zer profil behar dituzten. Era berean, parte-hartzaileak beren CVa entregatu, galderak egin, ezagutarazi eta abar egin ahal izango dute.
Laneratzea
Alde batetik, Armeria Eskolan lana aurkitzen lagunduko dieten tresnak azalduko zaizkie, eta, aldi berean, plan pertsonalizatu bat egingo zaie, parte-hartzaile bakoitza dagoen puntuaren arabera, non lana bilatzeko egin beharko dituzten gomendatutako zereginak emango zaizkien. Une oro lagunduta egongo dira.
Informazio gehiagorako: adaarrate@armeriaeskola.eus 943 20 32 44