Andreen ibilbideak udazkenean ere izango ditugu

2018/09/12

Udazkenean, Andreen ibilbideen jarduerari berriz ekiten diogu. Bi orduko ibilbideak dira, Eibarren eta inguruetan.

Ekintza honen helburu nagusia da emakumeen arteko topaketa bultzatzea, jarduera fisikoa sustatzen den aldi berean. Gainera, integrazioko eta aisia osasungarriko proposamen bat da.

Ibilbideak iraileko, urriko eta azaroko azken ostegunetan izango dira, hau da, irailaren 27an, urriaren 25ean eta azaroaren 29an, 9:45ean Udaletxeko arkupetan.

Ekintza hau doakoa da eta gidari bat egongo da. Izen ematea ez da beharrezkoa.