Eibarko Udala

Amaia Álvarez Uriak eta June Fernández Casetek "Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz" liburua aurkeztuko dute, Andretxean

2025/05/16
Amaia Álvarez Uriak eta June Fernández Casetek "Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz" liburua aurkeztuko dute, Andretxean

Maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Amaia Álvarez Uriak eta June Fernández Casetek Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz liburua aurkeztuko dute, Andretxean

Amaia Álvarez Uria eta June Fernández Casete etorriko dira Andretxera bere Mariokerrak Nola esan/izan bollera euskaraz (Txalaparta 2023) liburua aurkeztera, maiatzaren 19an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan.

Liburu honetan, eta Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertzen dute.

Egileek diotenez, Bollera komunitatean hizkuntza-hegemonia pitzatu egin da azken urteotan, eta euskarak militantziarako duen ahalmen politikoa ontzat ematen da.