Altzoa elkarteak "Altzoa: begirada bat" dokumentala aurkeztuko du

2021/10/19

Altzoak, Eibarko Emakume Alargunen Elkarteak, Altzoa, begirada bat dokumentala aurkezten du, joan den urtean 25 urte bete dituela-eta.

Aurkezpena urriaren 28an, osteguna, 17:30ean, izango da, Eibarko Portaleko Areto Nagusian. 

Ikus-entzunezkoa proiektatu ondoren, mahai-ingurua egingo da bertaratutakoekin, AZ Participación aholkulariak moderatua.

Ekitaldi edo dokumentalari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezteke harremanetan Altzoako lehendakari Arrate Arancetarekin, 640 531 678 zenbakian.