ADI Programa-laguntza psikologikoa konfinamenduan

2020/04/24

Helburua da laguntza psikologikoa, telefono bidezkoa eta on-line, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa, ematea aipatutako egoera horretan entzun, emozioei eutsi eta orientazioa behar duten pertsonei, gainezka egin ez dezaten. Horretarako, gizarte- eta/edo osasun-larrialdietako zerbitzuek artatu behar dituzten arrisku-egoerak detektatu eta bideratuko dira.

Hartzaileak

Lau zerbitzu edo programa erabiltzen dituzten pertsonak: beti ON (Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua), Zilarrezko haria (Nagusilan), Guztion Artean (Gurutze Gorria eta Caritas, Eusko Jaurlaritzarekin) eta Contigo (Cuidados Dignos Fundazioa), eta zaurgarritasun-egoeran dauden beste pertsona batzuk (bazterketaren eremuko erakundeek edo entitateek bideratutakoak). Konfinamendu- eta alarma-egoeragatik eta egoera horretara egokitzeko zailtasunengatik, ondoez emozionala areagotu zaie, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira. Konfinamenduaren aurrean, honako erreakzio hauek hauteman dira, besteak beste: desorientazioa, bat-bateko depresioa, jokabide konpultsiboak, asaldura, oldarkortasuna, izua, ihesa (konfinamendua bertan behera uztea).

Esku-hartze terapeutikoa

1) Deribazioa (erabiltzailearen zuzeneko deia edo adierazitako telefono edo posta elektronikoaren bidezko deribazioa). 2) Hasierako harrera eta balorazioa: a) ez da onartu behar; b) hirugarrenengana bideratzen da beste profil batzuk izateagatik; egoera larria bada, larrialdi sozial eta sanitarioko zerbitzuetara bideratzen da, bereziki larrialdi psikiatrikoetara; c) esku-hartzearen hasiera. 3) Esku-hartzea: telefono bidezko edo on line elkarrizketa 1etik 3ra, 45 minutuko batez besteko iraupenekoa, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa. Modu justifikatuan, ohiz kanpo, elkarrizketen kopurua handitu ahal izango da. 4) Jarraipena eta ebaluazioa. Baliabide arruntetara bideratzea eta kasu horietan "alta" jaso ondorengo jarraipena barne. 

Giza baliabideak

Koordinatzaile bat eta 5 psikologoz osatutako taldea. Guztiek esperientzia dute esku-hartze terapeutikoan, psikosozialean eta krisietan esku hartzen.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara.

Sarbidea: 688 76 82 18 telefonora deituz edo posta elektronikoz: dispositivoadi2020 @gmail.com