Abian da Beldur Barik 2020 Lehiaketa Orokorra
- Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, 11 urtez gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatzen daramatza Beldur Barik programak.
- Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.
- Aurten sari-banaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da beldurbarik.eus web gunean.
Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakutsi behar dute; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.
2020ko edizio honetan, iazkoarekin alderatuta, ikus-entzunezko lanak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, eta bideoak aurkezteko epea azaroaren 5era arte zabalik egongo da. Parte-hartzeko hiru kategoria daude: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzaileak izango dira; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-26 urte bitarteko gazteak. Urtero bezala, lehiaketan taldeka edo bakarka parte hartu daiteke (ikastetxe batek, gela batek, elkarte batek, eta abarrek izena eman dezake).
Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.