Eibarko Udala

2024ko Puntu Lilaren kanpaina: Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

2024/11/18
2024ko Puntu Lilaren kanpaina: Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila.
Sinbolo hau publikoki erakusteak berekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Puntu lila nahi baduzue, zuen etxeko, dendako edo lokaleko leihoetan jartzeko, Andretxetik pasa zaitezkete jasotzera. Binilo formatuan eta paperean daukagu.

Gainera, pinak eta txapak ere baditugu, emakumeen aurkako indarkeria matxista gaitzesteko sinbolo gisa.