2022ko Beldur Barik Lehiaketa abian dago

2022/10/03

Beldur Barik Programa jende gazteari zuzenduta dago, indarkeria sexista prebenitzeko eta errespetuan, tratu onetan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzeko.

Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.

Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.