Eibarko Udala

2021eko Beldur Barik Lehiaketa Orokorra martxan dago

2021/09/10
BB 2021 lehiaketa
Beldur Barik Programa jende gazteari zuzendua dago, indarkeria sexista prebenitzeko eta errespetuan, tratu onetan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzeko. Berdinsarea (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.

Programaren tresnetako bat Beldur Barik ikusentzonekoen lehiaketa da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Bideoak bidaltzeko epea irailaren 10etik azaroaren 5era izango da. 

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.