Eibarko Udala

2018ko Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

2018/09/25
Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da azaroaren 9ra arte. 

Sari orokorrez gain, herriko sariak ere egongo dira.

Eibarko sariak hurrengoak izango dira:

1.kategoriako saria (12-17 urte): 500 €*
2.Kategoriako saria (18-26 urte): 500 €*

*Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 500 €ko bale bat izango da.