Eibarko Udala
2026/03/13 18:30-20:00

Zine Forum Feminista: She said

Portaleko Areto Nagusia

MARTXOAK 8KO LANTALDEA

Maria Schraderrek zuzendu eta Rebecca Lenkiewiczek idatzitako pelikula hau Jodi Kantor eta Megan Twohey erreportarien 2019ko lanean oinarrituta dago. Bi kazetari estatubatuarrek, New York Times-eko langileak izanda, Harvey Weinsteinek egindako emakumeen aurkako abusu eta jokabide sexual desegokiaren historioa  kaleratu zuten. Ikerketa honek #MeToo mugimendua eta Hollywoodeko sexu-erasoen inguruko isiluneak hausten lagundu zuen.

Jarduera irekia eta doakoa izango da.