Zine Forum feminista: El acontecimiento

Pagatxa Emakume Elkarteak Eibarko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren laguntzarekin zine-forum saio berria antolatu du.

Oraingoan, Audrey Diwan zuzendariaren El acontecimiento filma proiektatuko dute.

Sinopsia: Frantzia, 1963. Anne ikasle gazte distiratsua da, etorkizun oparoa du aurretik. Baina haurdun geratzen denean, ikasketak amaitzeko eta bere ingurune sozialaren mugetatik ihes egiteko aukera nola desagertzen den ikusten du. Azken azterketak gertu dituenez, eta sabela handitu ahala, Annek ekitea erabakiko du, nahiz eta lotsari eta minari aurre egin behar izan, nahiz eta hori egiteko kartzelara joateko arriskua hartu.

Noiz: Maiatzak 10, ostirala, 18:30.

Non: Portaleako Areto Nagusian.

Zer
Noiz 2024/05/10
18:30 - 21:00
Non Portaleako Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal