- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/solasaldia-resistencia-y-organizacion-de-las-trabajadoras-del-hogar-y-los-cuidados
- Solasaldia: Resistencia y organización de las trabajadoras del hogar y los cuidados
- 2025-02-24T18:00:00+01:00
- 2025-02-24T19:30:00+01:00
- HERRITARRENTZAT SAIO IREKIAK
Solasaldia: Resistencia y organización de las trabajadoras del hogar y los cuidados
Andretxea, Isasi 11
Silvia Carrizo Fernández, Malenetxea emakume migratzailez osatutako elkartea sortu zuen bazkidea, eta Merlin Medina Acosta, Andretxeko Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen duen zaintzaile eta etxeko langileentzat lan aholkularitza zerbitzuaren arduraduna, Andretxean izango ditugu.
Etxeko eta zaintzako langile gehienak emakume migratuak dira, eta horietatik % 80-90 barne erregimenean daude, eta zaurgarritasun, esplotazio eta lan prekarietate egoeran.
Hizlariek, bi abokatuek, langile horien baldintzei buruzko informazioa emango digute, bai eta etxeko eta zaintzako langileentzako espazio propio bat berriz adierazteko beharrari buruzkoa ere, erresistentzia antolatzeko funtsezko elementu gisa. Era berean, gai honi buruz elkarrekin hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu.
Hizlariak: Silvia Carrizo Fernández eta Merlín Medina Acosta.
Eguna eta ordua: Otsailak 24, astelehena, 18:00etan.