- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/re-cordis-pasar-de-nuevo-por-el-corazon-tailerra
- "Re-cordis. Pasar de nuevo por el corazón" tailerra
- 2023-03-18T09:30:00+01:00
- 2023-03-18T18:30:00+01:00
"Re-cordis. Pasar de nuevo por el corazón" tailerra
Portalea, Dantza lekua
Tailer honetan, zaintzarako eta errespeturako espazio bat sortuko da, parte hartzen duten emakumeak eroso senti daitezen gorputzaren memoriarako bidaia hasteko orduan.
Taldean lan egingo da, elkarrekin eta jolasetik abiatuta, sortzen diren mugimendu emozional guztiak aztertzeko. Antzerkia, gorputz adierazpena, musika, isiltasuna, mugimendua, arnasketa, dantza askea, argia, iluntasuna, ukimena, begirada, arnasketa, bistaratzea... inspiratzen duten jolas sentsitiboen tresnak erabiliko dira.
Tapping, PNL, biodantza, bioneuroemozio eta neurozientziarekin lotutako dinamikak proposatuko dira, kontzientzia hartzeko oso leku errazetik.
Zentzumen-esperientzia bat da, geure eta besteen unibertsoaren presentziarekin gogoratzeko, deskubritzeko, ikasteko, sortzeko eta harritzeko.
Ordutegia: 9:00-13:30 / 16:00-18:30
Izen-ematea derrigorrezkoa martxoaren 10era arte andretxea@eibar.eus emailean.
Ekintza hau, martxoaren 8ko programazioaren ekintzen parte da.