Eibarko Udala
2026/02/09 17:00-19:30

Mahai ingurua: emakume ingeniariak

Andretxea, Isasi 11

SAIO IREKIAK

Moderatzailea: Laida San Sebastian, Entrepeneurship Teknologiako koordinatzailea

Hizlariak:

  • Mari Luz Guenaga Gomez, ingeniari informatikoa
  • Elena Idigoras, proiektu ingeniaria Biele Groupen 
  • Naiara Romanet, Laboral Kutxako ingeniaria

Hizkuntza: Euskara

Ingeniaritzaren sektorean diharduten hainbat emakumek beren ibilbide profesionala eta esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte. Saioak aukera emango du ingeniaritzak zer nolako zeregina duen azaltzeko, lan-irteera anitzak ezagutarazteko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko duen garrantzia azpimarratzeko.

Mahai ingurua publiko orokorrari zuzenduta dago, eta helburu nagusietako bat da, bereziki nesken artean, ingeniaritzarekin lotutako ikasketekiko interesa piztea eta arlo honen inguruan dauden genero-aurreiritziak gainditzea.

Gipuzkoako industri ingeniarien elkargo ofizialarekin lankidetzan.