Eibarko Udala
2023/03/01 18:30-20:30

Liburu aurkezpen elkarrizketatua: Raquetistas, Gloria represión y olvido de las pelotaris profesionales

Arrate Kultur Elkartea

Olatz González Abrisketa eta Amets Castrejana Fernándezen arteko dialogo honek, lehenengoak idatzitako Raquetistas, Gloria represión y olvido de las pelotaris profesionales liburua izango du protagonista.

Liburu honek euskal pilotaren historia omisio batean oinarrituta dagoela erakusten du: erraketistena, estatuko hiri guztietara hedatu eta Kuban, Brasilen eta Mexikon ere jokatu zen modalitate bat. Sei hamarkadatan jarraian, jatorri desberdineko mila emakume baino gehiago, gehienak euskaldunak, pilotatik bizi izan ziren eta ospea eta errekonozimendua lortu zuten. Hala ere, jokoan zeuden proiektu nazionalak kantxetatik eta oroitzapenetatik ezabatu zituzten.

Garai hartako dokumentuen eta lekukotasun batzuen berrikuspen sakon baten bidez, Raquetistasek oso bestelako kirol-panorama berreraikitzen du, kirola beti gizonen esparrua izan ez zela erakutsiz.