"Las que limpian" antzerki emanaldia

Kartel bat dago logelako ateko eskutokitik zintzilik. “Mesedez, txukundu gela”. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihalak garbi eta bainugela orbanik gabe. Horiek “garbitzaileak dira” turismo-sistema prekarizatzailea bere gain hartzen duten langile ikusezinak.
Las que limpian lanak hoteletako gela-zerbitzarien borroka antolatuaz dihardu, bidezko lan- eta gizarte-eskubideak lortzeko. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak daude.
Ikuskizun berri honetan, A Panadaria-ren sortzaileek galdera hauek egiten dituzte: Posible al da lan honi balioa handitzea eta generotik aldentzea? Ba al dago turismo jasangarririk? Nork garbitzen du garbitzailearen etxea?
Pertsona batzuek ez dute inoiz komunik garbitu, eta beste batzuek hilean bostehun garbitzen dituzte.
Las que limpian lanak ez du garbiketako langileez bakarrik hitz egiten, emakumeez hitz egiten du eta egunero zapaltzen dugun zoru bustiaz.

A PANADARÍA - Galicia & CENTRO DRAMÁTICO NACIONAL

Antzezleak eta sortzaileak: Areta Bolado, Ailén Kendelman, Noelia Castro.
Zuzendarikidetza:  Areta Bolado, Ailén Kendelman, Noelia Castro.
Eszenografia: Beatriz de Vega.

KOMEDIA / 80 min.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Eibarko Udalaren Kultura Arloak eta Emakumearen Mahaiak antolatuta, martxoaren 8ko programazioan.

Noiz 2023/03/06
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal