Kateak Apurtzen dantza ikuskizuna

Kaxa Mugimendu eta Sormen Guneak antolatuta, Kateak apurtzen izeneko 15 minutuko dantza pieza batekin hasiko da ekintza hau, martxoaren 4ean, 13:15etan, Untzaga Plazan.

Emakume jaiotzeak zer suposatzen duen irudikatuko da. Estereotipoek eta presio sozialengatik kateatuta. Kate horiek hautsi eta elkarrekin esnatu nahi da. Ahizpatasuna. Amaieran, akelarre bat irudikatuko da, emakumeen eskubideak defendatzeko borrokatu zuten emakume guztien omenez.

Dantza bateratu batekin bukatuko da ekintza. 

Dantza ikasteko lehenengo entsegua otsailaren 12an egin zen, bigarrena, martxoaren 3an, 19:30etan izango da Mogel Isasiko patio estalian. Saio horietaz gain, tutoriala  grabatu dute bideoan Kaxakoek eta YouTubeko beraien kanalean ikusgai ipini dute koreografia. SAKATU HEMEN.

Martxoaren 8ko programazioaren esparruan antolatua.

Noiz 2023/03/04
13:15 - 13:30
Non Untzaga Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal