Itsaspeko Bihotzak erakusketa didaktikoa

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Dagoeneko adostuta daude bisitak Eibarko ikastetxeekin, martxoaren 6an, 17:30ean, liburutegian izena eman behar den 5 eta 8 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako saioa izan ezik.

Galtzagorri elkarteak Itsaspeko Bihotzak izeneko literatur aretoa eskaintzen dio Eibarko Liburutegiari.

Areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Aspalditik dago gai honen inguruko kezka, haurrentzako ipuinek estereotipoak eskaintzen jarraitzen baitute.

Horrela, hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa diseinatu dute. Ibilbideak haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk hartzen ditu bereziki (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).

Haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean, hezkidetza-parametro pedagogikoak dituztenak hautatu dira. Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko da txikienekin.

Martxoaren 6tik 16ra Eibarren izango da erakusketa, Errebal Plazian. Eibarko 6 ikastetxek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailako 10 talderekin.

Familientzako saioan izena emateko epea otsailaren 20tik martxoaren 2ra izango da, formulario honen bidez.

Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako jarduera.

Noiz 2023/03/06 17:30
2023/03/16 23:55
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal