"Hobe Ixilik!" antzerki emanaldia

Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontrakoa esaten; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.

TXALO PRODUKZIOAK

Antzezleak: Itziar Ituño Martínez, Ramón Agirre Lasarte
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao Lejarzegi

KOMEDIA / 80 min.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Eibarko Udalaren Kultura Arloak eta Emakumearen Mahaiak antolatuta, martxoaren 8ko programazioan.

Noiz 2023/03/18
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal