Eibarko Udala
2026/06/04 18:00-19:00

Hitzaldia eta argazki-erakusketa: XERKA, Sexilioa: Euskal landa-eremuko LGTBIQ+ komunitatearen bizi-esperientziak

LGTBIQ+ Kolektiboaren Eskubideen Aldeko Kanpaina

Sexilioari buruzko ‘Xerka’ hitzaldia eta argazki-erakusketa eskainiko dute Martxel Larrazak eta Joseba Olagaraik ekainaren 4an, Eibarren

Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu ‘Xerka’ fotokazetaritza proiektuak, eta LGTBIQ+ komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesu isila lantzen du

Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek Xerka hitzaldia emango dute Eibarren, datorren ostegunean, 18:00etan, Andretxean. Eurekin batera, Nora Santos Loiola eta Ainhoa Azkue Leiza herritarrek ere euren lekukotza eskainiko dute. Solasaldiaren ondoren, datorren ostegunera arte, argazki-erakusketa ikusgai egongo da Andretxeko “Damaskinatzaileak” erakusketa-gelan.

Hitzaldian, hainbat lurralde, jatorri eta adinetako bost pertsona disidenteren nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutaraziko dituzte. Ekimenak, hain zuzen, helburu du mezu positibo bat transmititzea: euskal landa-eremuan posible dela queer izatea eta herrian bizitzea, euskaraz. Izan ere, sexilioa deitzen zaio sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela-eta jasandako zapalkuntzarengatik euren familia eta gizarte-ingurunetik hiriguneetara ihes egiten duten LGTBIQ+ pertsonen migrazio behartuari.

 Xerka Martxel Larrazak 2023an ondutako fotokazetaritza proiektua da, urtebete beranduago komunikazioko GRALen III. BERRIA sariketan saritu zutena. Paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartuz eta hainbat teknika eta estilo fotografiko baliatuz, subjektuaren eta haren ingurunearen arteko dialektika poetikoa proposatzen dute argazkiek, gatazkatsua bezain harmoniatsua izan daitekeen harremanaren inguruan.

Hizkuntza: euskara

Jarduera irekia eta doakoa izango da.