Eibarko Udala
2026/05/13 18:00-19:30

Hitzaldia: Heteroarauaz eta genero disidentziaz

Andretxea, Isasi 11

LGTBIQ+ Kolektiboaren Eskubideen Aldeko Kanpaina

Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburua oinarri hartuta Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak  genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira hitzaldi honetan. 

Hizlariak: 

Iñigo Etxezarreta: Gizarte hezkuntzan graduatua, maskulinitatea eta gizonekin lanketetan aditua, pedagogia feministetan formatzaile, LGTBI+ formakuntzetan aditua eta LGTBI+ ikuspegitik formakuntzetan aditua. 

Elene Lopetegi:  Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da. Gaztetan ikasle mugimenduan hasi zen militatzen eta geroztik hainbat herri mugimendu eta espaziotan aritu da. Azken urteetan, feminismoan eta espazio bolleroetan murgilduta ibili da nagusiki. Egun, Bilgune Feministako militantea da

Jarduera irekia, doakoa eta euskaraz izango da.