- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/helduentzako-ipuinak-hariak-jostorratzak-eta-zauriak
- Helduentzako ipuinak: Hariak, jostorratzak eta zauriak
- 2025-11-26T18:00:00+01:00
- 2025-11-26T19:30:00+01:00
- AZAROAK 25EKO PROGRAMAZIOA
Helduentzako ipuinak: Hariak, jostorratzak eta zauriak
Lotzen gaituzten hariak ikusezinak omen dira eta, batzuetan, zaila da haien neurria hartzea. Halere, beraien indarra senti daiteke. Eta batzuetan, hain dira indartsuak, non beraien gainean orekari eusteko gai izaten baikara.
Eta hariak apurtzean? Zeintzuk dira lotura horiek utzitako markak? Nolakoa da zaurien prozesua, orban bihurtu aurretik?
Non gordetzen da jostorratz egokia? Eta nola josi zauriak, gero eta gutxiago josten duen jendarte honetan?
Ikuspegi feminista duen ahozko narrazio hau ekilibrista izan nahi duen elefante batekin hasi, eta zauriak ondo josteko errezeta batekin bukatzen da.
Narrazio-saioak ez die entzuleei sartu diren bezala ateratzen utziko. Hunkitzeraino solemnea eta barre eragiteko bihurria.
Ipuin kontalaria: Mireia Delgado Exposito
Eguna: 2025eko azaroak 26, asteazkena
Ordua: 18:00
Tokia: Andretxea
Hizkuntza: Euskara