- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/dantza-performance-eta-mural-kolektiboa-zer-da-zaintza
- Dantza performance eta mural kolektiboa: Zer da zaintza?
- 2024-03-10T13:00:00+01:00
- 2024-03-10T13:30:00+01:00
Dantza performance eta mural kolektiboa: Zer da zaintza?
UNTZAGA (Eguraldi txarrarekin, Errebal Plazian)
KAXA Mugimendu eta Sormen Guneak dinamizatuko duen ekintza honek, dantzaren bitartez, gizartea sentsibilizatzea izango du helburua. Era honetara, zaintzaren gaian murgilduko ditugu eta bakoitza hausnarketa egitera bultzatuko ditugu, kontzientzia piztuz.
Dantza egiten dugun bitartean, Zer da zaintza? esaldia duen pankarta bat egongo da Untzagan lurrean. Permonfance-a amaitutakoan, publikoa animatuko dugu mural kolektibo horretan parte hartzera. Bakoitzak zaintzaren inguruan nahi duen aportazioa eginez.
Noiz: 2024ko martxoak 10, igandea, 13:00etan.
Non: Untzaga Plaza (Eguraldi txarra eginez gero, Errebal Plazan izango da).
*Eibarko Martxoak 8 lantaldealdeak antolaturiko ekintza bat da hau, Martxoaren 8ko programazioaren baitan.