Eibarko Udala
2026/03/02 15:00
-
2026/03/13 19:30

Antzerki laborategi feminista tailerrean izen ematea

Andretxea

MARTXOAK 8KO LANTALDEA

Tailerra: Antzerki laborategi feminista 

Martxoaren 14an, 11:00etatik 13:00etara izango da, Andretxean. 

Antzerki Laborategi Eraldatzaileak Gestaltaren printzipioekin bat egiten du, eta Kontzientzia fisikoa, emozionala eta mentala hartzea du helburu. Hemen eta orain bizitzea, eta emakume bakoitza bere ekintzez eta emozioez arduratzea. Gure gorputzarekin konektatzeko ahalegina egingo dugu, gorputzari banaka zein taldeka entzunez; horretarako, geure burua eta elkar zaintzea hartuko ditugu oinarri.

Jolasak protagonismo garrantzitsua hartzen du, barneratuta daramatzagun programatutako arauen kohesioa eta desmekanizazioa lortzeko.

Beraz, gonbidatuta zaude lotsak kentzera, solastatzera, gozatzera, ezagutzera, barre egitera, ikustera, ahalduntzera, forma berriak probatzera, estereotipoak haustera... Zeure buruari egunerokoan eskaintzen ez diozun denbora eskaintzera.

Formatzailea: Aitziber Eguzkiza Samos

Izen-ematea: martxoaren 13ra arte

andretxea@eibar.eus 943543938 – 688853440

Andretxean: Isasi 11

Tailerra doakoa da eta emakumeei zuzenduta dago.