Eibarko Udala

Zapatuetako tailerrak 2026-02

2026/10/05
Zapatuetako tailerrak

Urriaren 13an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Aurtengo udazkenean izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: espaziora bidaia tailerra, munduari bira 80 egunetan tailerra, mini zientzialariak tailerra, akro-hop tailerra eta emozioen esploratzaileak tailerra.

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2021ean jaiotakoentzat)

ESPAZIORA BIDAIA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da 3. solairuan

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi daude:

(Azaroak 7, 14 eta 21)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 €

Aurrematrikula urriaren 13tik 25 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2026-02 -en egin beharko da.

Enpresa: BIZIKIDETU

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

MUNDUARI BIRA 80 egunetan TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi daude:

(Azaroak 7, 14 eta 21)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 €

Aurrematrikula urriaren 13tik 25 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2026-02 -en egin beharko da.

Enpresa: BIZIKIDETU

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

MINI ZIENTZIALARIAK tailerra. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi daude:

(Azaroak 7, 14 eta 21)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 €

Aurrematrikula urriaren 13tik 25 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2026-02 -en egin beharko da.

Enpresa: BIZIKIDETU

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

AKRO-HOP. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Bi ordutegi daude:

(Azaroak 7, 14 eta 21)  17:00etatik 18:15era; 18:15etik 19:30etara

Prezioa: 10 € 

Aurrematrikula urriaren 13tik 25 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2026-02 -en egin beharko da.

Enpresa: KALETIK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

EMOZIOEN ESPLORATZIALEAK TAILERRA. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi daude:

(Azaroak 7, 14 eta 21)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 €

Aurrematrikula urriaren 13tik 25 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2026-02 -en egin beharko da.

Enpresa: BIZIKIDETU

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan, behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 26an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta -ordua: urriaren 27an 10:00etan. Zozketaren emaitza urriaren 30an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketaren arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. 10 €