Zapatuetako tailerrak 2023-02

2023/10/09

Urriaren 16an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Udazken honetan izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: goma eba tailerra, jolasak, collage tailerra, akrobatziak eta birziklapen tailerra.

Zapatuetako tailerren udazkeneko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskaintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2018an jaiotakoentzat)

GOMA EBA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

JOLASAK. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  11:30etik 13:00etara ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

COLLAGE TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

AKROBATZIAK. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11 eta 18)  16:30etik 18:00etara; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: KALETIK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Birziklapen tailerra. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 4, 11, 18)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 29an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2023-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 31n.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urriaren 31n 10:00etan. Zozketaren emaitza azaroaren 2an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko